FUNDACIÓN TELEFÓNICAk, www.fundaciontelefonica.com webgunearen titular izanik, haren erabiltzaileei jakinarazten die atari horretan egiten diren tratamenduen arduraduna dela, tratamendu batean beste zerbait jakinarazi ezean.

FUNDACIÓN TELEFONICAk norberaren datuak, erabiltzaileen pribatutasuna eta norberaren datuen sekretua eta segurtasuna babestearen arloan indarrean dagoen legedia errespetatzen du, datuen babesaren arloan aplikatu beharreko legedian xedatutakoaren arabera –zehazki, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamenduan-; horretarako, behar diren neurri teknikoak eta antolakuntzakoak hartzen ditu emandako norberaren datuak galtzea, txarto erabiltzea, aldatzea, baimenik gabe eskuratzea eta lapurtzea ekiditeko, teknologiaren egoera, datuen izaera eta dauzkaten arriskuak kontuan hartuz.

Webgune honen erabiltzaileei jakinarazten zaie datu pertsonalak, eskuratu diren eremu eta xede jakin, berariazko eta legezkoei lotuta egoki, bidezko eta ez gehiegizkoak direnean baino ezingo direla tratatzeko eskuratu.

Web orri honen bidez datu pertsonalak biltzen direnean, puntu hauek jakinaraziko zaizkio lehenago erabiltzaileari, argi eta garbi:

  • datu pertsonalen tratamendu bat dagoela,
  • eskuratutako datu pertsonalen tratamenduaren arduradunaren identitatea eta harremanetarako datuak,
  • datuak babesteko ordezkariaren harremanetarako datuak,
  • norberaren datuei emango zaien tratamenduaren xedeak eta tratamenduaren oinarri juridikoa,
  • norberaren datuen jasotzaileak edo jasotzaileen kategoriak, hala balegokie,
  • norberaren datuak hirugarren herrialde batera transferitu nahi balira,
  • informazioa gordetzeko epea edo irizpideak,
  • tratamenduaren arduradunari interesdunari dagozkion datu pertsonalak eskuratzea eskatzeko eskubidea dagoela, eta haiek zuzendu edo ezabatzekoa, edo haien tratamendua mugatzekoa, datuen eramangarritasunerako eskubidea, edo tratamenduari aurka egitekoa. Halaber, eskubide horiek erabiltzeko modua;
  • tratamendua interesdunaren baimenean oinarritzen denean, edonoiz baimena kentzeko eskubidea dagoela, horrek bera kendu aurreko baimenean oinarritutako tratamenduaren zilegitasunari eragin gabe. Tratamendua baimenean oinarritzen ez bada, tratamenduari aurka egiteko duen eskubidea;
  • kontrol-agintaritzari erreklamazio bat aurkezteko eskubidea,
  • egonez gero, erabaki automatizatuak daudela, profilak egitea barne, eta tratamendu horri lotutako eskubideen erabilera.