NORGARA?

Fundación Telefónica: aro digitalaren alde soziala bultzatzen

Fundación Telefónica 1998az geroztik ari da lanean aro digitalean gizarteratzearen katalizatzailea izateko. Ikuspegi horrekin, pertsonak garatzeko aukerak hobetzea bilatzen du, arima digitala eta asmo globala dituzten proiektu inklusiboen bidez, hezkuntza eta prestakuntza erabiliz gizartea eraldatzeko funtsezko bide gisa. Gainera, hezkuntza, kultura, enplegagarritasun eta boluntariotza proiektuak garatzen ditu, mundu digitalaren erronkei erantzuten dietenak, inor atzean ez geratzeko.

30 herrialdetan dago –Espainia, Latinoamerika, Afrika eta Asia–, eta 2018an 8,6 milioi lagunengana baino gehiagorengana iritsi zen bere programen bitartez. Fundación Telefónicak hezkuntza berrikuntzaren eta prestakuntzaren alde egiten du enplegagarritasun berrirako. Sortzen dituen proiektuetan teknologia du aliatu, eta itunak sustatzen ditu erakunde, enpresa eta gizarte agenteekin, bere eragina zabaltzen lagun diezaioten. Gaitasunak, trebetasunak eta abileziak hobetzeko lan egiten du, lan errealitatearen testuinguru berrian, aholkua eta prestakuntza emanez egun eta bihar gehien eskatzen diren profil digitaletarako. Azken batean, konpromisoa dauka lan-merkatu aldakor baten eskariari erantzuna emateko, zenbait proiektu eskainiz, hala nola Conecta Empleo, Enpleguaren Mapa edo 42, metodologia berri bat aro berri baterako.

Laguntzaileak

Bizkaiko Foru Aldundia

Bizkaiko Foru Aldundia

Bizkaiko Foru Aldundia, lurraldeko erakunde nagusia da, eta Bizkaia Europako abangoardia sozial eta ekonomikoan kokatzeko estrategiaren liderra da. Ekonomia Sustatzeko Sailaren bitartez, foru-erakundeak programak eta ekimenak sustatu eta babesten ditu Bizkaiaren garapena eta aurrerapena indartzeko, lurralde berritzaile, talentuduna, erakargarria, konektatua eta orekatua izan dadin. Ekonomia- eta gizarte-sarearekin partekatutako estrategia zabala, biharko Bizkaiak kalitatezko enplegua sortzeko eta mantentzeko duen gaitasun handia ezaugarri gisa duela bermatzeko.