42 Network
42, mundura zabaldu den sarea
2013an lehen campusa sortu zen Parisen, eta gaur egun 42 nazioarteko erreferentzia da ikasle eta enpresentzat. Azken urteetan, unibertsitate berritzaileenen WURI nazioarteko rankingaren arabera, top 10ean egon da, eta milaka profesional trebatu ditu, arlo digitalean dagoen talentu urritasunari aurre egiten laguntzeko eta, aldi berean, aldaketa ekonomiko eta teknologikoei erantzuteko, aho batez aitortutako bere prestakuntzaren kalitateari esker.
Guztiz doakoa, talentu guztiei zabalik, zein ere diren titulazioa, jatorria edo sexua,, eta orain adin mugarik gabe, gizarte laborategi berritzaile gisa ere kokatu da orain 42, engaiatuta etorkizuneko gizartea eraikitzearekin, gizarte inklusibo, onbera eta solidarioago bat. Arlo digitalaren, aniztasunaren eta enpleguaren eta gizarteratzearen arazoaren arteko bidegurutzean, 42k bere ikuspegi pedagogiko berritzailea (peer learning), bere egiten jakitea eta bere balioak (doakotasuna, eskuragarritasuna, laikotasuna, etab.) partekatzen ditu munduko benetako berrikuntza zentro bat sortzeko.
Sare osoan bermatzen da prestakuntzaren kalitate bera. Ikasleen nazioarteko mugikortasuna sustatzen da kultura anitzeko ingurune batean. 42 Parisek babestuta eta partekatutako jardunbide eta balioen gutun komun baten inguruan egituratuta, elkartutako campus guztiek erabiltzen dituzte hautapen-prozesu bera («igerilekua» esan ohi zaiona) eta garatzaile onak prestatzeko funtsezko gaitasun eta ezagutzen muin edo oinarri komun bat. Ikasle guztien funtsezko gaitasunak bateratzeko erreferentzia-sistema komun bat ezartzeak lortutako ezagutzen maila eta kalitatea ziurtatzen ditu, zein ere de campusa. Ondoren, ikasketa planean aurreratuen dauden ikasleak anbizio gero eta handiagoko proiektuetarantz bilakatzen dira, campus bakoitzak dauzkan ingurunearen, ohituren, kulturaren eta ekosistemaren ildotik.
Mugarik gabeko ingurune digital globalizatu batean nazioarteko esperientzia lortzea ezinbesteko bihurtu denez, 42k bere ikasleen mugikortasuna sustatzen du eta haiek, funtsezko ezagutzak eskuratu ondoren, plaza bana eska dezakete sareko edozein eskolatan, pedagogia bera jasotzeari utzi gabe. Nazioarteko irekitasun kultura hori campusen arteko proiektuak eginez ere islatzen da (zenbait herrialdetako hiru campusek parte hartuta); hala, orain arte mundu profesionalean berariaz gertatzen ziren esperientziak parteka ditzakete (hainbat lan kulturatako elkartekiderekin lan egitea eta zenbait ordu-eremutan).