EGUNGO EGOERA42 URDULIZ

Horrelakoa izan zen Global Game Jam hackathoia 42 Urduliz Bizkaian

Urtarrilaren 24tik 26ra, 42 Urduliz Bizkaia asteburu sortzaile sinestezin baten egoitza bihurtu zen: Global Game Jam 2025. 48 orduz, 13 taldetan antolatutako 75 parte-hartzailek "Burbuila" gaian oinarritutako bideojoko bat sortzeko erronka onartu zuten.

Talentuari laguntzeko talentua

Edizio hau, 42 Urduliz Bizkaian burutu da erakunde desberdinen lankidetzarekin: EUNEIZ Unibertsitatea, Tell Me Wow eta Puzztime! bideojoko estudioak, Media Attack ekoiztetxea eta Ludus LAPeko entrenamendu errealistak sortzen dituen enpresa. Haien laguntzari esker, edizio hau parte-hartzaile guztientzako esperientzia ahaztezina izatea lortu dugu.

Igandean jokoak ebaluatu zituen epaimahaiaz gain, parte hartzaileek EUNEIZ Unibertsitateko 3 irakasleren mentoretza eta aholkuak jaso zituzten: Koldo Gutiérrez, narratiba interaktiboko irakaslea, Diego Gutiérrez, motor grafikoetako irakaslea eta proiektuen tutorea, eta Jaime Barahona, diseinu, narratiba eta bideojokoetako irisgarritasuneko irakaslea. Haietaz gain, Mikel Calvoren, Lead VR Designer Ludus Globalen, eta Eneko Egiluzen eta Juan Sampedroren, laguntza jaso zuten, CTO/Lead programmer eta Game Artist Tell Me Wow enpresan, hurrenez hurren.

Epaimahaia honako hauek osatu zuten: Ander Herrero, 42 Urduliz Bizkaiako ikasle eta UNITY garatzailea; Jaime Barahona, Eneko Egiluz eta Juan Sampedro, lehen aipatutakoak; Isabel Liébana, Puzztime! estudioko sortzaileetako bat eta zuzendaria; eta Diego Urruchi, Media Attack enpresako zuzendaria.

Sormenaren errekonozimendua

Aurkeztutako 11 bideojokoetatik, kategoria desberdinetako irabazleak nabarmentzen ditugu:

  • Arte onena: Personal Bubble
  • Narratiba onena: Bubble Born
  • Erabiltzaile esperientzia onena: Pop de pops
  • Talderik onena: Sky Bubbles
  • Irisgarritasun onena: Drown Corruption

Gainera, epaimahaiak aipamen berezia egin zion Planet Bubbleri bere aurkezpen ikusgarriagatik. Zorionak talde guztiei!

Eskerrik asko posible egiteagatik

Eskerrak eman nahi dizkiegu jam honetan parte hartzeko egoitza gisa 42 Urduliz Bizkaia aukeratu zuten guztiei, horien artean Harrobia, Tartanga eta DigiPeneko ikasleak zeudelarik. Erakutsitako talentutik hasita eta sortu zuten giro oneraino, ikasketaz, sormenez eta, jakina, dibertimenduz betetako asteburua izan zen.

Horrelakoa izan zen esperientzia

Asteburua laburtzeko bideo batez goza dezakezue LinkedInen dugun orrian, eta Global Game Jamek iraun bitartean gure Instagrameko profilean hartu ziren irudiak ikus ditzakezue. Gainera, Global Game Jameko webgunean, aurkeztutako joko guztiak ezagutu ditzakezue.

Hurrengo edizioan ikusiko dugu elkar!

Global Game Jama ez da soilik bideojokoak sortzeko ekitaldi bat, talde-lana, berrikuntza eta ikasteko grina nahasten dituen esperientzia bat da, proiektu sinestezinei bizitza emateko. Datorren urtean berriz burutzeko irrikan gaude!