PEER-TO-PEER
42ren gakoa berdinen arteko ikaskuntza da. Taldeko proiektuak, ikasleen arteko ebaluazioak eta lehiakortasunik gabe dena. “Elkarrekin urrunago iristen da. Bakarrik ezinezkoa da”.
Mailakako gamifikazioa
Jolasean ikasten denean, hobeto ikasten da. Mailaka, erronken, sailkapenen, esperientzia-puntuen… bidezko ikaskuntza. Jolasean sartzen da zeure oztopoak gainditzea.
Ikasten ikastea
Mundua oso azkar aldatzen da. Egun ikasten duten pertsonen % 65ek oraindik sortu ez diren lanbideetan lan egingo dute. Ikasten ikasteak aldaketetara azkar egokitzea eta behar duzuna auto-ikasteko gaitasunak eskuratzea ahalbidetuko dizu.
Denboraren autogestioa
42k pertsona jartzen du ikaskuntzaren erdian. Horregatik, campusa 24/7 dago zabalik. 42n epeak daude baina denboraren kudeaketa pertsona bakoitzaren esku dago % 100ean.
Edukien eguneratzea
Teknologiaren mundua etengabe eguneratzen da eta, beraz, 42ren edukiak ere bai. 42 Networki eta haren komunitateari esker, campus guztiek ematen dituzte sektore digitalak eskatzen dituen eguneratzeak.
Lan esperientziak
Ikasteko prozesuaren barruan, 42ko talentua ezagutzeko irrikan dauden enpresetako esperientziak daude. Hori bai, enpresako esperientzia hori lortzea ikasleen jarreraren, gogoaren eta ezagueren araberakoa izango da.